XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BRETANAREN'ren PIZKUNDEA
Urte ta erdian
Ta 1926 g. urtetik aurrera Brestera aldatu zan ta geroztik bere buruaren jabe izanik uri ontan argitaratzen da.
Arrezkero GWALARNek iru-ilebetez beingo emanaldiaz gañera, amaika lan bretoieraz argitarazi ditu: erti-liburu, ikaskintza idazti, beste edozein motako elerti-lanak dirala.
Lerro oien bidez zer-nolakoak diran ikustera goaz.
GWALARNeren elburuaGWALARNeren elburu nagusia da: bretoitar erriaren jakintza, akilana, bretoieraren bidez irixtea.
Ikaskintza gaietan, Bretaña'ko beterria Europa'n dan atzeratuenetakoa zala, esan oi zan.
Ez zan gezurra.
Iñork ez zuan esaten ordea zergatik ta zer zala-ta erri orreri irakaskintza bere izkuntzan ematen ez ziotelako.
Europa'ko erri geienetan irakaskintza amagandik ikasitako mintzairan ematen zan bitartean: ungaritarrai ungeraz, txekotarrai txekeraz, palmenkoarrai palmenkeraz ta abar, Bretaña'ko beterriari, bretoieraz itzegiten dun erriari irakaskintza guzia pantzeraz bakarrik ematen setatzen dira.
Onela, noski bretoitarrak atzeratuak izan bear.
Ikastoletan ozta-ozta
Gertaera mingarri onek ematen zion asarreak eraginda GWALARNek lanari ekin zion ta baita ere Bretoitar erri gaxoaren-ganako maitasun ta errukiak bultzata, lenbailen ezjakin artatik atera zedin.
Laguntza eskeñi nai zioten.
Ori zuten elburu bakarra.